Gizartea -

'Panamako paperak'

Panamako 'offshore' sozietatea onartu du Pilar Borboikoak

Hala ere, konpainiak “zergen kontroletik at” sekula diru-sarrerarik izan ez zuela adierazi du infantak. Era berean, “Espainiako zerga-araudiaren betebeharrak” urratu zituenik ukatu du.

Pilar Borboikoa infanta. Argazkia: EFE
Pilar Borboikoa infanta. Argazkia: EFE
Pilar Borboikoa infanta. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Senarrarekin batera, 1974tik 2014ra bitartean, Panaman, ?offshore? sozietate bat izan zuela onartu du Pilar Borboikoa infantak, Juan Carlos erregearen arrebak eta Felipe VI.aren izebak, baina ?zergen kontroletik at? sekula diru-sarrerarik izan ez zuela adierazi du. Era berean, ?Espainiako zerga-araudiaren betebeharrak? urratu zituenik ukatu du.

Enpresak ez zuen baliabide nahikorik eta desegitea erabaki zuten, ?beste interpretazio bat akatsa? litzatekeela azaldu du infantak agiri batean. Felipe VI.a errege izendatu eta bost egun geroago sozietatea desegin zuten.

Luis Gomez-Acebo senarrak Panaman sozietate bat zergatik zabaldu zuen azaltzen du infantak agirian: ?Espainiatik kanpo bere jarduera profesionala garatzeko?.

?Ezkutatzeko borondaterik ez zen egon?

Zerga-araurik sekula urratu ez zutela eta ?ezer ezkutatzeko borondaterik? egon ez zela esan du Pilar Borboikoak. Horregatik, hirugarren pertsona bat sozietatearen buru jarri ez zutela erantsi du.

Enpresa 1969an sortu zuten eta Aleko Papamarkou zen jabea, ?enpresaburu ezaguna eta nire senarraren adiskidea?, nabarmendu du infantak testuan.

Infantaren hitzetan, 1974ko abuztuan senarrak ?jarduera profesionala? Espainiatik at garatzeko planteamendua egin zuen, ETA bera eta Don Juan, Pilar Borboikoaren aita, bahitzen saiatu ondoren.

 

Mario Vargas Llosa Nobel saridunaren izena ere, Panamako paperekin lotuta:

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Non dago errege emeritua? Espainiako Felipe VI.a albisteak Panama