Gizartea -
Gipuzkoa
Ostegunean desagertutako Irungo emakumea onik aurkitu dute
Sumarioa sekretupean dagoenez, ez dute jakinarazi non eta nola topatu duten.
Agentziak | Erredakzioa
Joan den ostegunean, martxoaren 31n, Pasaian desagertu zen 45 urteko Irungo emakumea onik aurkitu dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Auzia sekretupean dago ostiraletik, eta, beraz, ez dute jakinarazi non eta nola topatu duten.
Emakumearen bikotekideak salatu zuen desagertzea, ostegunean. Ostiralean, emakumearen bila jardun zuten Pasaiako itsaslabarretan, haren sakelakoaren GPS datuen azken kokapena aipatu tokian kokatzen zutela ikusita.
Bilaketa-lanetan, Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitatea ibili zen, lurretik zein itsasotik (itsasontzi batekin eta urpekariekin).
Handik zenbait ordutara, sumarioa sekretupean jarri zuen epaileak. Ordudanik, ia erabatekoa izan da hermetismoa.