Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Emakume bat oso larri Bidarten, ustez senarrak eraso egin ondoren

Biak Bazilur auzoko etxe batean aurkitu zituzten. 48 urteko gizonezkoa urkatuta hilik topatu zuten, eta 34 urteko emakumea, bere emaztea oso larri Baionako erietxera eraman zuten.

Bidarteko (Lapurdi) Bazilur industrialdea. Argazkia: EiTB
Bidarteko (Lapurdi) Bazilur industrialdea. Argazkia: EiTB
Bidarteko (Lapurdi) Bazilur industrialdea. Argazkia: EiTB

Euskadi Irratia | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bidarten (Lapurdi), Bazilur auzoko etxe batean, igande arratsaldean, ustez senarrak emandako kolpeen ondorioz egoera oso larrian aurkitu zuten emakumeak hil ala biziko egoeran jarraitzen du, Baionako erietxe batean. Egun berean senarraren gorpua aurkitu zuten, zintzilik, urkatuta.

Bikotearen etxean aurkitu zituzten biak. 48 urteko gizonezkoa urkatuta hilik topatu zuten, eta 34 urteko emakumea oso larri Baionako erietxera eraman zuten.

Ikerketa abian da, eta emakumeen kontrako indarkeria kasua izan daitekeela uste da. Antza denez, gizonezkoak emaztea kolpatu eta bere buruaz beste egin zuen.

Euskadi Irratiak jakin ahal izan duenez, gizonezkoak aurrekariak zituen genero indarkeriagatik. 2014an lau hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten, bikotekidea kolpatzeagatik. Bikotea banatzekotan zegoen, iturrion arabera.

Bikotearen 9 urteko semea eskolan zen erasoa izan zenean eta aitona-amonen zaintzapean geratu da.

_____________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo biktimaren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu 016 telefono-zenbakira (doakoa da eta ez du arrastorik uzten fakturan).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea bideoak Baionako albisteak