Gizartea -
Frantzia
4 zauritu Bordelen, industrialde batean izandako hainbat leherketatan
Gai arriskutsuen garraioan espezializatutako enpresa batean izan dira leherketak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Lau suhiltzaile arin zauritu dira gaur Okzitaniako Bassens udalerriko industrialde batean izandako hainbat leherketatan, Bordeletik iparraldera, agintariek berri eman dutenez.
Suhiltzaileen esanetan, leherketak 06:40an gertatu dira CD Trans izeneko lantegian, gai arriskutsuen garraioan espezializatuta dagoen enpresa baten instalazioetan.
Pierre Dartout Akitania eskualdeko prefetak hedabideen aurrean azaldu duenez, enpresako kamioi batek eztanda egin du kate erreakzioa eraginez. Guztira, hogei kamioi inguru hondatu dira leherketen ondorioz.
Suhiltzaileen 20 kamioi inguru hiru orduz aritu dira lanean harik eta sua itzaltzea lortu duten arte. Sua itzali bitartean segurtasun perimetroa ezarri dute.