Gizartea -
Gertakizuna Nafarroan
Hil egin da igandean Tuteran konorte barik aurkitu zuten gizona
Gizonezkoak kolpeak zituen buruan, eta beraz, norbaitek eraso egin ziola uste du Foruzaingoak. Biktima 32 urtekoa zen.
Erredakzioa
Hogeita hamabi urteko Tuterako (Nafarroa) gizonezko bat hil egin da gaur, atzo goizaldean herritar batek kalean konorte barik aurkitu eta gero, Nafarroako Gobernuak baieztatu duenez.
Maria Kutz Osasun kontseilariak zehaztu du gizona bart hil dela Nafarroako Ospitaleko zainketa berezien gelan.
Azaldu duenez, biktima 11:45ean iritsi zen Iruñeko ospitalera, "traumatismo larria" zuela. Bertan ebakuntza egin zioten, baina ondoren garun heriotza izan zuen, eta hil egin zen 23:00etan.
Gizonezkoa 07:30ean aurkitu zuen herritar batek, konorte barik, buruan kolpeak zituela. Hasieran, Sofia Erregina Ospitalera eraman zuten, baina handik Nafarroa Ospitalera bidali zuten helikopteroz.
Foruzaingoak uste du norbaitek objektu batekin kolpatu zuela.