Gizartea -

Elizondo

Kamioi batek su hartu du 'Zaindari ikusezina' pelikularen filmaketan

Beste ibilgailu batean ere kalteak eragin ditu suak, baina ez da zauriturik izan.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioi batek su hartu du Zaindari ikusezina-ren filmatze-lanetan, Elizondon. Pelikularen grabazioan parte hartzen duen taldeak sukalde moduan erabilitako kamioia da kiskalitakoa, Nafarroako larrialdi zerbitzuak jakitera mena duenez.

Gertakariak 17:00ak inguruan jazo dira, Elizondoko Buru plazan. Sutearen ondorioz, ondoan aparkatuta zegoen auto batek ere kaltea jasan ditu, baina ez da zauriturik izan.

Suhiltzaileak bertaratu dira eta sua itzali dute. Foruzaingoa ezbeharra nola gertatu den ikertzen ari da.

Astelehenean hasi zuten Baztanen Zaindari ikusezina pelikularen filmaketa. Dolores Redondo idazlearen Baztango Trilogia arrakastatsuaren lehen eleberrian dago oinarrituta eta Amaia Salazar protagonistaren papera Marta Etura aktore euskaldunak egingo du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Zinema estrenaldiak Albisteak