Gizartea -

Laneko osasuna

Altsasuko Sunsundegui enpresako langile bat hil da amiantoagatik

Biktimen elkarteak salatu duenez, urtea hasi zenetik zazpi lagun hil dira jada gaitz horren ondorioz Euskal Herrian.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Altsasuko Sunsudegui enpresako langile ohi bat amiantoak jota hil dela jakinarazi du Asviamie biktimen elkarteak. 2016an jada zazpi behargin zendu dira gaitz horren ondorioz Euskal Herrian.

Hildako langileak 74 urte zituen, 1963 eta 1997 urteen artean egin zuen lan Sunsudeguin. Lanpostu ezberdinetan aritu zen, besteak beste, ibilgailuak eta tren-bagoiak konpontzen. Produktu kantzerigenoetatik babesteko segurtasun neurririk ez zuten, amiantoz estalitako makinak manipulatzen zituzten arren.  2014an, pleurako mesotelioma bifasikoa antzeman zioten.

Asviamie elkarteak azaldu duenez, Laneko Segurtasun Institutuak ebatzi zuen enpresa horretan amiantoaren aurkako segurtasun neurririk ez zegoela, eta 2014an, Gizarte Segurantzak lanerako ezintasun absolutua eman zion beharginari, gaixotasun profesionala aitortuta.

Gauzak horrela, biktimak enpresaren kontrako salaketa jarri zuen, baina auzia 2016ko urtarriletik maiatzera atzeratu zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Albisteak Nafarroa Albisteak