Gizartea -

Elkarrizketa

Oregik uste du Bergarako korapiloa dela AHTaren puntu 'kritikoa'

Ingurugiro eta Lurralde Politika sailburua kezkatuta agertu da Garraio Ministerioak ez duelako egutegirik zehaztu Abiadura Handiko Trenaren Bergarako korapiloko lanetan.

Ana Oregi Lurralde Politika eta Ingurugiro sailburua. Argazkia: Efe
Ana Oregi Lurralde Politika eta Ingurugiro sailburua.
Ana Oregi: 'Bergarako korapiloa da AHTaren puntu kritikoa'

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ana Oregi Ingurugiro eta Lurralde Politikako sailburuak esan du Bergarako korapiloko lanak direla Eusko Jaurlaritzari gehien kezkatzen diotenak, eta Abiadura Handiko Trenaren proiektuko puntu "kritikoa" bertan kokatu du.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, Jaurlaritzak kudeatzen duen zatian, Gipuzkoan, ondo doaz lanak eta aurten amaituko dituzte hainbat zati.

Gainera, Espainiako Gobernuari dagozkion lanek "aurrera jarraitzen dute, Bergarako korapiloa puntu kritikoa bada ere", Oregiren esanetan

Sailburuak azpimarratu du oraindik ez dagoela "egutegi zehatz eta argirik" puntu horretan, eta horregatik dela Jaurlaritzaren "kezka nagusia" proiektu horren baitan.

Hiriburuetako sarbideei dagokienez, Oregik esan du bere Sialak 2015 amaieran helarazi ziola proposamena Espainiako Gobernuari, baina "Ministerioaren behin betiko erantzunik gabe" jarraitzen dutela. Dena dela, azkenean, "hiriburuetarako sarrerak kalitatezkoak" izatea espero du, eta "Eusko Jaurlaritzak proposatutakotik gertuago egotea, hasierako planteamendutik baino".

Espainiako Gobernua jardunean egoteak ere zentzu horretan zehaztasun eza areagotzen duela uste du.

Donostiako metroaren inguruan galdetuta, sailburuak esan du ez dela "Bilbokoaren berdina" izango, baina "egokiena" izango omen da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Bergara albisteak Gaurko azken ordukoa