Gizartea -
HIZKUNTZAK
Donostia txinera-azterketa ofizialen egoitza izango da
Lehendabiziko probak maiatzaren 28an egingo dira Kursaal Kongresu Jauregian. Txinerazko azterketak, HSK izenez deituak, nazioarte mailan araupetuta daude.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Donostia txinera-azterketa ofizialen egoitza izango da oraindik aurrera, Gipuzkoako Txinatar Institutuak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Gipuzkoako Txinatar Institutuak maiatzaren 28an egingo ditu txinatarrezko lehendabiziko probak Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian.
Kursaalean antolatuko dituzten probak HSK (Hànyu Shuipíng Kaoshì) izena dute. Txinatarra ama-hizkuntza ez dutenentzako eta nazioarte mailan araupetuta dagoen azterketa bat da.
Matrikula egin eta azterketara aurkeztu nahi dutenek, Gipuzkoako Txinatar Institutuaren bidez egin ahal izango dituzte izapideak. Gaur ireki da izena emateko epea eta apirilaren 23ra arte egongo da zabalik.
Deialdiari buruzko informazio guztia, Gipuzkoako Institutu Txinatarraren webgunean.