Gizartea -

Iragarpena

Martxoak giro makurrarekin esango du agur

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du elurragatik EAEko barnealdean. Abisua ostiral goizera arte luzatuko da.

Tontorrak zurituta izango dira ostegun honetan. Argazkia: Victor Uriarte
Tontorrak zurituta izango dira ostegun honetan. Argazkia: Victor Uriarte

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du elurragatik EAEko barnealdean. Abisua ostiral goizera arte luzatuko da. Izan ere, elur-maila 700-900 metrora jaitsiko da.

Elurrarekin batera, tenperatura jaitsiera nabarmena izango dugu martxoaren 31 honetako beste protagonista: maximoek 10 gradu egingo dute behera.

1.000 metrotan 30 cm-ko lodierak pila daitezke. Euskalmetek egindako iragarpenaren arabera, gaur gogotik egingo du euria, batez ere goizean. Elur-kota 700-900 metrotan kokatuko da. Haizeak ipar-ipar-mendebaldetik joko du, bolada gogorrekin haizeguneetan. Horrek tenperatura are gehiago jaistea ekarriko du.

Ostiralerako hodei gutxiago espero ditugu zeruan, baina euri txikia egin dezake Kantauri Isurialdean. Elur-maila 700-900 metrotan izango da. Arratsaldean, garbiago izango dira goiak, eta tenperaturek gorako bidea hartuko dute.

Larunbaterako, ostarteak eta hodeiak iragarri ditu Euskalmetek. Haizea hegotik joko du, eta horrek tenperaturak igoaraziko ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE albisteak Eguraldia Elurra argazkiak Albisteak