Gizartea -

Beasaingoa

Behargin bat hil da amiantoak eraginda, aurtengo seigarrena EAEn

Asviamiek azaldu duenez, langileak 37 urte eman zituen Olaberriko Arcelor lantegian. Aurreko abenduan hasi zuen aitortza jasotzeko prozesua Osalanen eta Gizarte Segurantzan.

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asviamie Amiantoaren Biktimen euskal Erakundeak salatu duenez, langile bat hil da Beasainen (Gipuzkoa) igandean, asbestosiak jota, "amiantoak hildako 2016ko seigarrena Euskadin, eta laugarrena Gipuzkoan".

Ohar baten bidez elkarteak zabaldu duenaren arabera, langileak 37 urte egin zituen Olaberriko Arcelor fundizioan labean lanean, "amianto, silize eta ke metalikoz inguratuta".

"Orain dela hainbat urtetik hona zailtasunak zituen arnasteko, biriketako gaitz kronikoa, plakak eta pleura puztuta, amianto ehunen eraginez".

Elkartearen esanetan, "enpresak ez zuen sartu amiantoarekin lan egin zuten langileen zerrendan, ezta Osakidetzako langileek ere ez zuten euren zeregina bete, gaixotasunaren jatorriaren susmoa komunikatzeko".

Hildakoak aurreko abenduan hasi zuen aitortza jasotzeko prozesua Osalanen eta Gizarte Segurantzan. Alabaina, hil egin da erakundeon erabakia jaso baino lehen.

Elkarteak, halaber, "Osakidetzaren kudeaketa ekonomikoa, jarrera iluna eta kaltegarria" kritikatu du; bere ustean, "soilik justifika daiteke enpresari ardura kentzeko interesekin, Segurtasuna eta Higienearen arau-hausteen" ostean.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Lana Beasain albisteak Gaurko azken ordukoa