Gizartea -
Mobilizazioak
Frantziako Gobernuak lan-erreformaren lege proiektua onartu du
Sindikatu gehienak kontra agertu dira, langileen eskubideak murriztuko dituelakoan. Baionan CGT, LAB, EH Bai eta Berdeetako kideek bilkura egin dute.
EUSKADI IRRATIA | ERREDAKZIOA
Frantziako Gobernuaren ministro kontseiluak gaur onartu du lan-erreformaren lege proiektua, protesta artean.
Sindikatu gehienek uste dute langileek eskubide asko galduko dituztela eta hori salatzeko mobilizazioak egin dituzte. Ipar Euskal Herrian ere protestak izan dira. Baionan CGT, LAB, EH Bai eta Berdeetako kideek bilkura egin dute, Euskadi Irratiak jakinarazi duenez.
Frantzia osoan izan dira manifestazioak eta, guztira, 43.000 pertsona elkartu dira lan kodearen erreformaren kontra, agintariek jakinarazi dutenez.
Parisen, ikasleen manifestazioan, istiluak sortu dira. Bi ibilgailuri su eman diete eta hamabost pertsona atxilotu dituzte galdeketak egiteko.