Gizartea -

Leherketak Bruselan

Ostendera desbideratu dute Loiutik Bruselara zihoan hegaldi bat

Josu Juaristi EH Bilduko europarlamentaria Loiutik Zaventemgo aireporturako bidea egin behar zuen hegazkin horretan zihoan.

Bruselako aireportua itxi egin dute bertan izandako bi leherketen ondorioz. Argazkia: EFE
Bruselako aireportua itxi egin dute bertan izandako bi leherketen ondorioz. Argazkia: EFE
Bilbotik atera den hegaldia Ostendera bideratu dute

1:45

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goizean Loiutik Bruselara, Zaventemgo aireportura, abiatu den hegaldia Ostendera desbideratu dute, Bruselako nazioarteko aireportu horretan gaur goizean bi leherketa izan ondoren. Aenako iturriek jakitera eman dutenez, ziurrenera, bertan behera geldituko dira Bilbo eta Brusela arteko ibilbidea egin behar zuten beste hiru hegaldiak.

Aipaturiko hegaldia 06:45ean atera da Loiuko aireportutik Bruselara bidean, baina Zaventemgo aireportuan leherketak izan ondoren, hegaldia Ostendera desbideratu dute.

Josu Juaristi EH Bilduko europarlamentaria Loiutik Zaventemgo aireporturako bidea egin behar zuen hegazkin horretan zihoan. Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan esan duenez, hegazkina Zaventemgo aireportuan lur hartzeko maniobrak egiten hasita zegoen, eta, bat-batean, "segurtasun arrazoiak" direla eta, Bruselako aireportua itxi dutela eta hegaldia Ostendera desbideratuko zutela jakinarazi diete.

Halaber, ziurrenera bertan behera geldituko dira Bilbo eta Brusela artean gaurko aurreikusita zeuden beste hiru hegaldiak, Bruselako aireportua itxita dagoelako.

12:50ean Loiura iristekoa zen Bruselatik zetorren hegaldi bat, eta 13:30ean Bruselarako bidea egin behar zuen.

Halaber, Bruselatik atera behar zen hegaldi bat Loiun lur hartzekoa zen 22:35ean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportuko Albisteak Nazioarteko albisteak Bilboko albisteak Bruselaseko albisteak gaur Belgika albisteak Gaurko azken orduko albistea