Gizartea -
Gertakaria
Hirugarren mailako futbolari bat zauritu dute labankadaz Malagan
Arma zuriz egindako bi zauri ditu toraxean, eta larri dago Zainketa Berezien Unitatean.
agentziak | erredakzioa
Andaluziako hirugarren mailako Alhaurin de la Torre B taldeko 24 urteko jokalari bat labankadaz zauritu dute bart Malagan, El Palo futbol zelaian, partidaren amaieran.
112 larrialdi zerbitzuetako iturriek jakitera eman dutenez, bart, 22:00ak aldera, hainbat abisu jaso zituzten futbol zelaitik, jokalari bat larri zaurituta zegoela ohartarazteko.
Gazteak arma zuriz egindako bi zauri ditu toraxean, eta larri dago Zainketa Berezien Unitatean.
Espainiako Poliziak hartu du kasua ikertzeko ardura, eta oraindik ez dute inor atxilotu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea