Gizartea -

Ezbehar larria Freginalsen

Autobuseko gidaria zainketa intentsiboetako unitatean dago

Gidariak biriketan kolpe bat du. Honenbestez, gizonak ez du gaur deklaratuko. Gidaria galdekatu eta Poliziaren argiketa eskuan izan arte izapide berriak adostuko ez dituela iragarri du epaileak.

Freginalseko (Tarragona) autobus istripuan hildako 14 lagunak identifikatu dituzte. Argazkia: EFE
Freginalseko (Tarragona) autobus istripuan hildako 14 lagunak identifikatu dituzte. Argazkia: EFE
Freginalseko (Tarragona) autobus istripuan hildako 14 lagunak identifikatu dituzte. Argazkia: EFE

Agenctziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Autobuseko gidaria zainketa intentsiboetako unitatean (ZIU) dago, biriketan kolpe bat baitu. Ondorioz, ez du gaur deklaratuko, nahiz eta hasiera batean hala aurreikusita egon.

Lehen azterketa medikoa igandean egin zioten, eta deklaratzeko egoera onean zegoela ebatzi zuten medikuek.

Hala ere, gidariak okerrera egin du azken ordutean eta bigarren azterketa mediko bat egin ondoren, Tortosako Verge de la Cinta ospitaleko ZIUra eraman behar izan dute.

Bestalde, Freginalseko (Tarragona) autobus istripuan hildako 14 lagunak identifikatu dituzte auzitegiko medikuek. Nortasunak epaileak baieztatu behar ditu orain.

Jordi Jane Kataluniako Barne kontseilariak azaldu duenez, hildakoek 19 eta 25 urte bitartean zituzten, horietako zortzi italiarrak ziren, bi alemaniarrak, bat Errumaniakoa zen, Frantziako bat, Uzbekistango bat eta Austriako beste bat.

Bost zauritu Bartzelonako ospitaletan daude oraindik, horietako bat egoera kritikoan, eta gainerakoak Tarragonako zentroetan.

Dagoeneko senitarteko batzuk Kataluniara heldu direla esan du kontseilariak. Uzbekistango biktimaren eta Italiako nesken gurasoak heldu dira, eta baita Errumaniako eta Austriako familiak ere.

Bilbotar bat, onik

Autobusean zihoazen 60 gazteen artean bilbotar bat zegoen. Gaztea onik atera zen ezbeharretik. Bartzelonan lanean ari den emakume bat da eta Tortosako ospitalera eraman zuten. Gazteak Poliziaren aurrean deklaratu eta istripuko shocketik ateratzen ari da.

Medikuaren ziurtagiria jaso edo onik atera diren 23 biktima galdekatu ditu Ampostako Argibideetako 3. epaitegiak jadanik. Kaltetu bezala prozeduran agertzeko aukera eman die auzitegiak.

Gidaria galdekatu eta Poliziaren argiketa eskuan izan arte izapide berriak adostuko ez dituela iragarri du epaileak.

13 hiletakoez gain, 44 zauritu izan ziren istripuan. 13 autopsiak Tortosako Jesus beilatokian egin dituzte.

Hil-kapera Bartzelonako Unibertsitatean zabaldu zuten atzo 18:00etan eta asteazkeneko 22:00ak arte ez dute itxiko. Bi dolu egun deitu dituzte Katalunian, autobus istripua dela eta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripu Hilgarriak Kataluniako albisteak