Gizartea -

Funtzio publikoa

1.152 lagunek egin dute Justizia Administraziorako lehen azterketa

157 plaza egon dira lehian, inoizko handiena.

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Orotara, 1.152 lagunek egin dute gaur, Gasteizko campusean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administraziorako LEParen lehen azterketa, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez. 157 plaza egon dira lehian, inoizko handiena.

1.378 lagunek eman zuten izena; %78,4 emakumezkoak ziren, eta %21,6 gizonezkoak. 366 lagunek egin dute euskara proba, eta 517k Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa. 260 lagunek frogatu dute gaia gainditua dutela, eta beraz, ez dute azterketa egin beharko. 2011n egin zen azken lan eskaintza publikoa justizia administrazioan.

Justizia administrazioan 2.138 langile ari dira beharrean, eta horietatik 637k —%29,8k— dute aldi baterako kontratua.

Azterketa komunez gain, euskara gaitasuna eta Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ezagutzak neurtzeko probak egingo dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko azken ordukoa