Gizartea -
Hilketa Seseñan (Toledo)
Eskumuturrean zituen ebaki batzuen ondorioz hil zen Cristina
Heriotzarekin erlazionatuta atxilotutako 14 urteko neska Adingabeen Fiskaltzaren esku jarri dute.
Erredakzioa
Atzo Seseñan aurkitu zuten desagertutako adingabearen gorpua herriko beilatokira eraman dute, Toledon. Bertan autopsia egingo diote.
13 urteko gaztea iragan martxoaren 30ean desagertu zen eta gurasoek salatu ostean bere bila hasi ziren.
Guardia Zibilak adingabearen gorpua aurkitu zuen atzo, Seseñan, hondatutako igeltsu lantegi batean.
Ia hiru orduz autopsia egin ostean, gazteak heriotza bortitza izan zuela egiaztatu dute eta heriotzaren "azkeneko arrazoia" eskumuturrean zituen ebaki batzuk zan ziren.
Adingabe bat atxilotuta
Biktimaren eskola berdineko ikaslea den 14 urteko gazte atxilotu egin zuten atzo, eta Adingabeen Fiskaltzaren eskutan jarri dute dagoeneko.
Ustez, biktima bizirik ikusi zuen azkeneko pertsona da. Guardia Zibilak ikerketarekin jarraitzen du, gaztearen heriotzaren arrazoiak argitzeko.