Gizartea -
Kaosa errepideetan
Elurrak Nafarroako Parlamentuaren osoko bilkura atzeratu du
Parlamentari batzuek ez dute Nafarroako hiriburura heltzeko aparteko arazorik izan, baina beste batzuek zailtasunak eta auto-ilarak izan dituzte bidean.
Agentziak | Erredakzioa
Nafarroako Parlamentuaren osoko bilkurak 09:30ean hasi behar zuen gaur, baina saioaren hasiera atzeratu behar izan dute; izan ere, parlamentari batzuek Iruñera heltzeko arazoak izan dituzte elurraren ondorioz.
Hala, parlamentari batzuek ez dute Nafarroako hiriburura heltzeko aparteko arazorik izan, baina beste batzuek zailtasunak eta auto-ilarak izan dituzte bidean.
Honenbestez, besteak beste, Nafarroako Kontseiluaren Foru Lege-proposamena eztabaidatzeko saioa 10:30ean hasiko da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea