Gizartea -

"Iraganeko akatsak"

Alemaniako Elizak bere ardura aitortu du pederastia kasuetan

Alemaniako Gotzain Batzarreko presidenteak aitortu egin du biktimei gutxi lagundu dietela Elizaren ospeari kalte ez egiteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alemaniako gotzainek euren ardura aitortu dute gaur pederastia kasuetan. Adibidez, Robert Zollitsch herrialde hartako Gotzain Batzarreko presidenteak aitortu egin du biktimei gutxi lagundu dietela, eta beste apezpiku batzuek zigorrak zorrozteko eskatu dute.

Zollitschek agiri batean adierazi duenez, Eliza katolikoak "iraganeko akatsak" aitortu ditu, eta etorkizunean "biktimei gehiago laguntzeko" promestu nahi du, "bere ospeaz arduratu beharrean".

Hori horrela, presidenteak aitortu du garai hartan ez zituztela biktimak behar bezala artatu "Elizaren ospeari kalte ez egiteko".

Azken asteetan pederastia kasu ugari ezagutu dira Alemaniako hainbat ikastetxe eta erakunde katolikotan, gehienak azken hamarkadetan jazoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea