Gizartea -
Lur-jausia
Hainbat familia etxetik atera dituzte Ondarroan, luizi bat dela eta
Gertakaria joan den astean izan zen, baina egoerak okerrera egin du azken euriteen ondorioz.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ondarroako 84 sendi inguru etxetik atera behar izan dituzte herri bizkaitarrean, lur-jausi baten ondorioz, Udaletik baieztatu dutenez.
Joan den astean, luizi bat jazo zen Kamiñalde kalearen inguruan. Hori dela eta, mugak jarri zizkieten oinezkoei eta ibilgailuei bertatik pasatzeko.
Azken orduetan izandako euriteen ondorioz, gainera, egoerak okerrera egin du, eta Udalak etxebizitzak ebakuatzeko agindua eman behar izan du.
Udal ordezkariak auzokideekin batzartu dira astearte arratsaldean, egoeraren berri emateko, eta prentsaurrekoa eskainiko du datozen orduotan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea