Gizartea -

Lilatoia

5.000 emakumek lila kolorez margotu dituzte Donostiako kaleak

Parte-hartzea inoizko handiena izan da. Aurten Atletico San Sebastian elkarteko softbol taldeari eman diote Lilatoiko Sari Berezia.

Lilatoia. Artxiboko irudia: EiTB
Lilatoia. Artxiboko irudia: EiTB
Lilatoiak, emakumezkoen lasterketak, Donostiako kaleak hartu ditu

2:27

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan urtero egin ohi den bezala, emakumeak protagonistatzat dituen Lilatoiak bete ditu gaur Donostiako kaleak.

27. ekitaldia inoizko jendetsuena izan da; izan ere, Euskal Herri osoko 5.000 emakumek eman dute izena lasterketan.

Goizeko 10:00etan hasita, 5 kilometroko ibilbidea osatu dute hiriko erdigunean barrena.

Kirola eta aldarrikapena uztartzen dituen hitzordua da eta lilatoiaren arrakastaren lekuko da izena emateko epea amaitu aurretik iritsi zirela antolakuntzak jarritako gehienezko partaide kopurura.

Antolatzaileen esanetan, gizonezkoek ere lasterketan parte hartzea nahi dute, baina antolakuntzan lagunduz. Egun batez behintzat protagonismoa emakumeentzat izatea eskatzen dute, oraindik berdintasuna lortzeko bidean egiteko dagoen lana irudikatzeko.

Beroketetan laguntzeko aero-zumba saioa antolatu dute 09:30ean eta ibilbidean zehar partaideak animatzeko, batukada eta trikitixa doinuak ere izan dira. Halaber, sari banaketa ekitaldiaren ondorenerako lila-potea antolatu dute.

Lilatoiko Sari Berezia Atletico San Sebastian Elkarteko emakumezkoen sofbol taldeari eman diote, 2015ean lortutako emaitza onengatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako azken albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak