Gizartea -

Ikerketa

Euskadiko etxerik gabekoen herenak 3 urte daramatza kalean

Bazterketa egoera larrian dauden pertsonei buruzko ikerketa baten arabera, 300 lagunek baino gehiagok kalean egiten dute lo egunero.

300 lagunek baino gehiagok kalean lo egiten dute EAEn, egunero. Artxiboko irudia: EiTB
300 lagunek baino gehiagok kalean lo egiten dute EAEn, egunero. Artxiboko irudia: EiTB
300 lagunek baino gehiagok kalean lo egiten dute EAEn, egunero. Artxiboko irudia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoan etxerik ez duten pertsonen hirutik batek hiru urte baino gehiago daramatza egoera horretan; zehazki, etxerik gabekoen % 10,8k 10 urte baino gehiago daramate kalean lo egiten, % 12,1ek, 5 eta 10 urte bitartean; % 13,2k, berriz, 3 eta 5 urte artean.

Euskadin bazterketa egoera larrian dauden pertsonei buruz 2014an egindako ikerketa baten arabera, 300 lagunek baino gehiagok kalean egiten dute lo egunero eta beste 1.500ek, ostera, etxerik gabeko pertsonentzako tokietan.

Aipaturiko ikerketa hori 2014ko urriaren 29tik 30erako gauean egin zuten EAEko hiru hiriburuetan eta erkidegoko beste zazpi udalerritan. Halaber, etxerik gabeko 1.236 pertsonarekin hitz egin zuten eta horietatik % 33,3k urtebete baino gutxiago zeramaten egoera horretan, % 25,6k, urtebete eta hiru urte artean; eta % 36,2k, hiru urte baino gehiago.

Bazterketa egoera larrian dauden pertsonen ezaugarriei erreparatuta eta etxerik gabe daramaten denbora aintzat izanda, gizonak eta etxerik gabeko espainiarrak dira etxerik gabe denbora gehien daramatenak edota horiengan handiagoa da bost urte edota gehiago kalean daramatenen portzentajea. Halaber, proportzio hori altuagoa da nagusiengan.

Ikertutako etxerik gabeko pertsona guztien artean, erdia baino gehiago (% 56,1) haren etxean (% 28,6) edota senitartekoren baten etxean (% 27,5) bizi zen, % 16,3k logela edota pisua partekatzen zuen.

2014ko datuak 2012koekin alderatuta eta EAEko hiru hiriburuetako datuak bakarrik kontuan hartuta, emakume gehiago bizi dira kalean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Albisteak Gipuzkoa Araba EAE albisteak Gizartea Gaurko azken ordukoa