Gizartea -

Lan-POLTSA

Iturgin, zurgin, igeltsero eta pintore bila dabil EHU

Eskabideak aurkezteko epea martxoaren 14an amituko da. Hautagaiak espezialitate bakoitzaren lan-poltsa osatzera pasatuko dira.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) mantentze-lanetako lanpostuei dagozkien teknikari espezialisten lan-poltsak handitzeko hautapen-prozesu bat dauka abian, administrazio eta zerbitzuetako langileen aldi baterako premiak estaltzeko helburua duena.

UPV/EHUren esanetan, iturginen, zurginen, igeltseroen eta pintoreen lan-poltsak agortuta daude. Gauzak horrela, aipatutako espezialitateetako teknikarien lan-poltsak handitzeko hautapen-prozesuak deitzea erabaki du.

Prozesu horretan aukeratutako pertsonek Euskal Herriko Unibertsitateak dituen hiru campusetako edozeinetan zerbitzuak eskaintzeko aukera izango dute.

Eskabideak aurkezteko epea martxoaren 14an amituko da, eta, hautagaiek bete behar dituzten betebeharren artean honako ikasketa hauetakoren bat eginda izatea dago: Batxilergoa, Batxilergo Bateratu Balioaniztuna, Lanbide Heziketako Goi Mailako Teknikaria edo Teknikari Espezialista edo titulu baliokidea.

UPV/EHUren webgunean dago jasota deialdiaren oinarriei buruzko informazio guztia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Araba EHU albisteak Lana berriak Gizartea bideoak