Gizartea -
Liskarrak
Aburto istiluen ondoren: 'Bilbok ez du jende mota hori behar'
Liskarrak prebenitzeko orduan Ertzaintzak egindako lana ez du zalantzan jarri Bilboko alkateak. Aburtoren hitzetan, “ertzainak prest zeuden, ziur nago, baina egoerak aurreikuspenak gainditu zituen”.
eitb.eus
Marseillako Olympique eta Athleticen jarraitzaileen arteko istiluak hizpide izan ditu gaur Juan Maria Aburto Bilboko alkateak. Bizkaiko hiriburuak ?jende mota hori behar ez? duela adierazi du buruzagiak Radio Euskadi irratian.
?Ez dugu etortzea nahi, eta parte hartu zuen bertako jendea ez dugu behar?, esan du. Athleticek Europan jokatzen dituen norgehiagoken atarian liskarrak ohikoak ez direla nabarmendu du alkateak.
Istiluak prebenitzeko orduan Ertzaintzak egindako lana ez du zalantzan jarri Aburtok. Agintariaren hitzetan, ?ertzainak prest zeuden, ziur nago, baina egoerak aurreikuspenak gainditu zituen?.
?Gogait sentimendu? bat duela ziurtatu du Bilboko alkateak. ?Guzti honek desagertzeko desiratzen nago, borrokatzeko hitzordua jartzen duen jendea, Bilbok ez du behar?, azpimarratu du.
Bilboko erdigunean eta San Mamesetik hurbil gertatutako liskarretan hiru pertsona zauritu zituzten: 28 urteko gazte bat eta bi ertzain. Gainera, lau jarraitzaile frantziar eta italiar bat atxilotu zituzten.