Gizartea -

Brusela

Hodei Egiluzen auzian Belgikaren laguntza eskertu du Espainiak

“Gorpua aurkitzeko lana eskertu behar dugu, eta gaztearen heriotza argitzeko eskatu”, Jorge Fernandez Diaz jarduneko Barne ministroak azaldu duenez.

Hodei Egiluz Galdakaoko gaztea. Artxiboko irudia: EiTB
Hodei Egiluz Galdakaoko gaztea. Artxiboko irudia: EiTB
Hodei Egiluz Galdakaoko gaztea. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hodei Egiluzen auzian laguntzeagatik eskerrak eman dizkio Jorge Fernandez Diaz jarduneko Barne ministroak Theo Francken Belgikako Migrazio Estatu idazkariari. Galdakaoko (Bizkaia) gaztea Anberesen desagertu zen 2013ko urrian, eta gorpua otsailaren 11an topatu zuten.

?Gorpua aurkitzeko lana eskertu behar dugu, eta gaztearen heriotza argitzeko eskatu?, adierazi du Fernandez Diazek Bruselan. Espainiako buruzagia Europar Batasuneko Barne ministroen kontseiluan parte hartzen ari da.

Franckenekin aldebiko bilera egingo du Espainiako Barne ministroak, gaztearen kasu aztertzeko. Desagertutako gaztea aurkitzeko ?lankidetza eta laguntza? eskertuko dizkio.

Mariano Rajoy jarduneko presidentea eta bera hildakoaren familiarekin harremanetan egon direla jakinarazi du Fernandez Diazek. Hodeiren gurasoak Madrilen hartu zituztela gogorarazi du.

?Gertakari tristea oso gertutik jarraitu dugu eta Belgikako arduradunekin harreman etengabean egon gara, gutxienez, gertatutakoa argitzeko?, esan du Fernandez Diazek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Galdakao berriak Belgika bideoak Espainiako Gobernua argazkiak