Gizartea -

gertakaria

Albizturren agertutako hilotzak traumatismoak ditu buru eta gorputzean

Nahiz eta hasiera batean ematen zuen ibilgailu batek eragindako harrapaketa izan zitekeela heriotzaren arrazoia, Ertzaintzak hipotesi guztiak ditu zabalik.

Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur goizean GI-2634 errepidean (Tolosa eta Bidania lotzen dituena), Albiztur parean, aurkitu duten hilotzak "traumatismoak ditu buruan zein gorputzean", eta zantzu guztien arabera indarkeriak eragindako heriotza dela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak.

Iturrion arabera, pertsona batek hilotza ikusi, eta 112 telefono zenbakira deitu du 07:00ak aldera. Bertaratutako larrialdi zerbitzuek heriotza baieztatu baino ezin izan dute egin.

Ertzaintzak ikerketa bat ireki du, gertakariaren nondik norakoak agitze aldera.

Nahiz eta hasiera batean ematen zuen ibilgailu batek eragindako harrapaketa izan zitekeela heriotzaren arrazoia, Ertzaintzak hipotesi guztiak ditu zabalik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gaurko albisteak Gipuzkoa Tolosa azken orduko albisteak Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa