Gizartea -

Hodei Egiluz

Galdakaoko Udala saritu dute, Hodeiren senideei emandako babesagatik

Desagertutako pertsonen QSDglobal fundazio europarrak entregatu dio saria.

Hodei Egiluzen aldeko elkarretaratze bat. EiTB
Hodei Egiluzen aldeko elkarretaratze bat. EiTB
Hodei Egiluzen aldeko elkarretaratze bat. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Galdakaoko Udalak Desagertutako Pertsonen aldeko Martxoak 9 Saria jaso du, Hodei Egiluzen senideei emandako babesagatik.

23 urteko gazte galdakaoztarra 2013ko urrian desagertu zen Anberesen (Belgika), eta duela gutxi topatu dute hilik herri hartan.

Aipatutako saria desagertutako pertsonen QSDglobal fundazio europarrak sortu du, eta Izaskun Bilbao EAJko eurodiputatua eta Paco Etxeberria auzitegi medikua ere saritu ditu.

Ibon Uribe Galdakaoko alkateak eskertu egin du golardoa, eta horrek Udalaren, herri osoaren eta Hodei Bila taldearen lana aitortzen duela azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Galdakao argazkiak Hodei Egiluz Gizartea Gaurko azken ordukoa