Gizartea -

Sexu erasoak

Vatikanoa:"Aita Santuak ez zuen ez-ikusiarena egin erasoen aurrean"

The New York Times egunkariaren arabera, Wisconsinen 200 ume gorri sexu gehiegikeriak egin zizkien apaiza babestua leporatu zion Vatikanori.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vatikanoko L’osservatore Romano egunkariak Aita Santuaren defentsan atera da eta ukatu egin du Benedicto XVIk sexu gehiegikerien aurrean ez-ikusiarena egin izana. Estatu Batuetako New York Times egunkariak Wisconsinen 200 ume gorri sexu gehiegikeriak egin zizkien apaiza babestua leporatu zion Vatikanori. The New York Timesek salatu eta L’osservatore Romanok ukatu. Gaurko lehen orrialdean “ezkutatzekorik ez” titulupean Vatikanoko egunkariak dio, Benedikto XVI.ak ez zuela Estatu Batuetako Lawrence Murphy apaizak egindakoa ezkutatu dio. 1950-70 bitartean Wisconsineko haur gorrentzako eskola batean 200 bat umeri sexu gehiegikeriak egiteaz salatu zuten. Dagoeneko hilda dagoen Murphy apaiza eta The New York Timesek atzo argitaratu zuenez 1996an Milwakeeko apezpikuak horren berri idatzi zion Joseph Ratzingerri.

New Yorkeko egunkariaren arabera, gutun horiek ez omen zuten erantzunik jaso orduan garrantzitsuena eliza eskandalu horietatik babestea zelako. Vatikanotik ordea erantzun zutela diote baina ez zutela zigortu kasua jakin zutenerako 20 urte pasatuta zeudelako eta Murphy apaiza oso gaixo zegoelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea