Gizartea -

Eskandalua

Sortzaileak egindako abusuak onartu dituzte Kristoren Legionarioek

Mexikar apaizak, emakume batekin izandako "harreman egonkor eta luze" baten baitan alaba bat izan zuela, eta "bestelako jokabide larriak" izan zituen berri eman dute legionarioek ohar batean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kristoren Legionarioek, 1941ean Mexikon eratutako kongregazio katolikoa, Marciel Maciel bere sortzaileak, apaizgaiak sexualki erasotu ez ezik, emakume batekin alaba bat eta beste batekin beste bi izan zituela onartu dute. Horregatik, barkamena eskatu diote "bere jokaeragatik kaltetu dituzten guztiei".

Kristoren Legionarioek ohar baten baieztatu dutenez, "gure sortzailearen aurkako salaketak faltsuak izango zirela uste eta nahi genuen", baina horrela izan ez denez, "ezin dugu apaiz eta kristau bizimoduaren eredutzat hartu". Apaiz mexikarrak (1920-2008), emakume batekin izan zuen "harreman egonkor eta luze" baten baitan alaba bat izan zuela, eta aipatu ez dituzten "bestelako jokabide larriak" izan zituela aditzera eman dute legionarioek.

"Beste behin gure samina eta atsekabea adierazi nahi diegu gure sortzailearen ekintzengatik kaltetu ditugun pertsona guzti-guztiei", oharraren arabera. Horrez gain, iraganean apaiza salatu zuten eta "orduan jokabide horiek imajinatu ezin genituelako, sinetsi ez genituen" guztiei "barkamena" eskatu diete.

Beraien erakundeetan, adingabeei "segurtasuna" eskaintzeko konpromisoa hartu dute legionarioek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea