Gizartea -

Nafarroan

30 lagunen arteko borroka batean esku hartu behar izan du Foruzaingoak

Gertaera Castillo de Gorraiz jatetxean jazo da. Gainera, Poliziak beste bi lagun atxilotu ditu azken orduetan hainbat udalerritan izandako beste liskar batzuetan.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Castillo de Gorraiz jatetxeko jai pribatu batean izandako borrokaldi batean esku hartu behar izan du bart Foruzaingoak. Istiluetan 30 bat lagunek parte hartu dute.

Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez jakitera eman duenez, jazoera 06:00ak aldera izan da. Castillo de Gorraiz jatetxean, Gorraitzeko udalerrian, liskar handia izan da 30 lagunen artean. Ondorioz, Prebentziorako lau patruila jatetxera hurbildu dira eta, egoera lasaitua bazegoen ere, hainbat pertsona identifikatu ditu.

Borroka gehiago

Bestalde, 03:55ak aldera Elizondoko Polizia-etxeko agenteek bi emakumezko ikusi dituzte, elkar jipoitzen, Nube diskoteka parean, Dantxarinea udalerrian.

Egoera baretzen saiatu direnean, gazteetako batek kolpe handia eman dio agente bati aurpegiaren eskumako aldean. Hori dela eta, agenteek arin inmobilizatu eta atxilotu dute, agenteei aurre egin eta desobedientzia delituak egotzita.

Horrez gain, Foruzaingoak beste hainbat liskarretan esku hartu behar izan du, hala nola, Tafallan (ustezko erasotzaile bat atxilotu dute han), Uharte Arakilen eta Milagron.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea bideoak Eguneko albisteak Foruzaingoa