Gizartea -

Jazoera

Bikote bat tiroz azaldu da hilik bere etxean, Baionatik gertu

ETBk jasotako Jendarmeriaren iturrien arabera, bikotea errebolber baten tiroak jaso ditu, baina oraindik ez dira ezagutzen nor izan den gertakariaren egilea, ezta arrazoiak ere.

Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Borregeita hamar urte inguru zituen bikote bat hilik agertu da larunbat honetan, Baionatik gertu dagoen Bastida herrian (Nafarroa Beherea), eguerdian laguntza-dei bat jaso ostean.

Ezbeharra gertatu den lekura bertaratu dira, besteak beste, Errepublikako prokuradorea, Baionako Jendarmeriako kapitaina eta Putik etorritako ikerlari talde bat.

ETBk jasotako Jendarmeriaren iturrien arabera, bikoteak errebolber batez egindako tiroak zituen, baina oraindik ez dira ezagutzen nor izan den gertakariaren egilea, ezta zein izan diren hori egiteko arrazoiak ere.

Iturri beren esanetan, gertakaria jazo den unean bikotekidearen seme biak (20 urte inguruko bi gazte) etxean zueden. Momentu honetan biak daude ospitalean, batek bala-zauri bat baitauka hanka batean, eta, bestea shock egoeran baitago.

Dirudienez, Errepublikako prokuradoreak bihar bertan (igandea) prentsaurreko bat emango, gertatutakoari buruzko xehetasun gehiago emateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Baionako albisteak Gizartea Gaurko azken ordukoa