Gizartea -
Gertaera
Gizon bat atxilotuta Donostian, adingabe bati sexu abusuak egiteagatik
Jazoera hiri-autobus baten barruan gertatu zen. Biktimak gertatutakoaren berri eman zion amari, eta hark salaketa jarri zuen Ertzaintzaren aurrean.
Agentziak | Erredakzioa
Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du, Donostiako hiri-autobus batean bidaiatzen ari zela adingabe baten aurka sexu-gehiegikeria egiteagatik. Hala eman du jakitera Segurtasun Sailak.
Ikerketaren iturriek azaldu dutenez, egitateak otsailaren 11n jazo ziren, Donostiako hiri-autobus baten barruan. Itxura denez, autobus horretan adingabe batek sexu-abusuak pairatu zituen gizonezko baten eskutik.
Biktimak gertatutakoaren berri eman zion amari, eta hark salaketa jarri zuen Ertzaintzaren aurrean.
Egindako ikerketaren eraginez, Ertzaintzak ustezko egilea atxilotu zuen asteazkenean. Epailearen aurrera eraman zuten, eta, ostean, aske geratu zen.