Gizartea -

Gasteiz

Blusek upel lasterketa egingo dute, asto lasterketaren ordez

Udalak animaliekin lehiatzea debekatu ostean hartu dute erabakia, eta Gasteiz Wine Cityrekin elkarlanean.

Blusak eta Neskak, Gasteizko jaietan. Argazkia: Efe
Blusak eta Neskak, Gasteizko jaietan.
Blusak eta Neskak, Gasteizko jaietan. Argazkia: Efe

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Blusen eta Nesken elkarteak Blusen eta Nesken Eguneko asto lasterketa ardo upel lasterketarekin ordezkatzea erabaki du, Udalak animaliekin lehiatzea debekatu ostean.

Blusen eta Nesken Batzordeak Gasteiz Wine City elkarteak egindako proposamena onartu du horrela, eta Blusen eta Nesken Koadrilen I. Ardo Upel lasterketa egingo dute datorren uztailaren 25ean.

1962tik urtero egin dute asto lasterketa, eta urte horietan guztietan antolatzen edo parte hartzen aritu direnei omenaldia egin nahi diete barriken ekitaldiarekin, baita astoei ere.

Hirigunea zeharkatuko du lasterketak (Posta, Urrezko Zeledonen Plaza, Espainia eta Andre Maria Zuriaren plazak), eta koadrila bakoitzeko bi kidek 55 kiloko barrika huts bat bultzatu beharko dute ibilbide osoan, ahal duten azkarren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gasteiz