Gizartea -

Bi hildako

A-8an hildako langileek segurtasun neurriak betetzen zituzten

A-8an furgoneta batek harrapatu eta gero hildako bi langileen heriotza deitoratu du Ceprenorrek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

A-8an, Zaldibar parean hildako bi langileek Ceprenor enpresarentzat lan egiten zuten; enpresaren hitzetan, langile bi hauek segurtasun neurri guztiak betetzen zituzten: uniformeak zeramatzaten eta errepidean lanak burutzen ari zirela ondo seinalatuta zuten.

A-8an furgoneta batek harrapatu eta gero hildako bi langileen heriotza deitoratu du Ceprenorrek.

Doluminik bizienak eman dizkie enpresak senideei, eta ezbeharraren nondik norakoak ikertuko dituztela jakinarazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea