Gizartea -

Hamabosgarren greba eguna

Gurasoen Elkarteak jantokiak irekitzeko neurriak hartuko ditu

Aste Santuko oporren ostean, jantokien irekiera eskatuko dute familien "ehuneko 50 baino gehiagoren" alternatiba bakarra direlako, eta sindikatuen jarrera kritikatu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

15 greba egun eta gero, Aste Santuko oporren bueltan jantoki "guztiak" zabalik egoteko "beharrezko" neurriak hartuko dituztela aditzera eman du Ehige Gurasoen Elkarteak.

Gurasoen Elkartearen hitzetan, jantokien irekiera eskatuko diote Administrazio Publikoari, baina "bigarren hezkuntzako ikasleak zaintzeko langilerik ez badago, behintzat, etxetik bazkaria eraman eta ikastetxean bertan jaten utz diezaietela".

Jantoki zerbitzua familien "ehuneko 50 baino gehiagoren" alternatiba bakarra denez, ikastetxean geratzen diren ikasleek segurtasuna eta familien "kalterik ahalik eta txikiena" bermatzea eskatuko diote hezkuntza-administrazioari.

Greban dauden sindikatuen jarrera salatu du Ehigek, izan ere, "ez daude ikasleen baldintzak hobetzeko negoziatzen baizik eta soldata kontuak", zehaztu dute.

Gurasoen Elkartearen ustez, onargaitza da 15 egunetik gorako greba soldata eskakizunengatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea