Gizartea -
Bizkaiko Lurralde-auzitegia
Koldo Losada aktorearen krimenaren epaiketa hasiko da gaur
Ahozko saioa biktimaren senarraren, akusatuaren, deklarazioarekin hasiko da. Epaiketa otsailaren 15, 16, 17, 18, 19, 22, 23 eta 24an egingo dute.
Agentziak | Erredakzioa
Koldo Losada aktorearen krimenaren epaiketa gaur hasiko da akusatuaren, biktimaren senarraren, deklarazioarekin. Losada 2014ko azaroaren 19an hil zuten, Bilbon.
Epaiketa otsailaren 15, 16, 17, 18, 19, 22, 23 eta 24an egingo dute Bizkaiko Lurralde-auzitegian. Iragan ostiralean epaimahaia aukeratu eta osatu zuten.
Frogak otsailaren 19an eta 22an aurkeztuko dituzte, txostenak 23an eta 24an epaiaren objektua entregatzea espero dute. Era berean, hiru egun horietan testigantzak izango dira.
Koldo Losada aktorearen gorpua 2014ko azaroaren 19an aurkitu zuten bere etxean. Buruan kolpe handia zuen. Ordu batzuk geroago, Ertzaintzak haren senarra atxilotu zuen.