Gizartea -
Faltsutzeak
Athleticen 240 elastiko faltsu atzeman dituzte Loiuko aireportuan
Elastikoak oso landuta daudela azpimarratu dute agintariek, kanal ofizialetan salgai daudenen oso antzekoak baitira. Itxura guztien arabera, Internet bidez saltzen ziren.
Agentziak | Erredakzioa
Guardia Zibilak eta Zerga Administrazioko Estatu Agentziak Athletic Club taldearen 240 kamiseta antzeman zituzten Loiuko aireportuan joan zen urtarrilaren 18an. Hala eman dute jakitera polizia-iturriek.
Gertaera Jakartako (Indonesia) aireportutik Loiura etorritako bidaiari baten maletak miatu zituztenean jazo zen.
Bidaiariek agenteen arreta piztu zuen zeramatzan maleten tamainarengatik. Zabaldu zituztenean, elastikoz beteta zeudela ikusi zuten. Kamisetak oso txukun paketatuta zeuden, eta taldearen jantzi ofizialen bereizgarri, logotipo eta marka guztiak zituzten.
Elastikoak oso landuta daudela azpimarratu dute agintariek, kanal ofizialetan salgai daudenen oso antzekoak baitira. Itxura guztien arabera, Internet bidez saltzen ziren.
Dirudienez, Bilbon bizi den bidaiari hori aurretik ere saiatu izan da jantzi faltsuak herrialdean hegazkin bidez sartzen, baina, ematen duenez, Bizkaiko aireportutik egin duen lehen ahalegina izan da.
Aipatu elastikoen truke 20.300 euro eskura zitezkeela adierazi du poliziak.