Gizartea -
Sindikatuen protestak
Fiskalak absolbitu egin ditu Airbuseko zortzietako bi
Gainera, beste sei akusatuentzako zigor eskaerak bi urtera arte murriztu ditu.
agentziak | erredakzioa
'Airbuseko zortziak' ezizeneko zortzi sindikalisten kontrako epaiketako fiskalak absolbitu egin ditu akusatuetako bi, Edgar Martin eta Armando Barco, eta gainerako akusatuentzako zigor eskaerak murriztu ditu.
Fiskalak bi urtera murriztu ditu zigor eskaerak langileen eskubideen kontrako delituagatik, eta isuna kentzea ere eskatu du.
Bestalde, urtebeteko zigorra eskatu du atentatu delituagatik, eta sei hilabetekoa aurkeztutako lesio delitu bakoitzarengatik.
Fiskaltzak zortzi urteko zigorra eskatzen zuen auzipetu bakoitzarentzat, lan-gatazka baten harira egindako mobilizazioetan gertatutako istiluen harira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea