Gizartea -

Lan eskaintza publikoa

Nafarroako suhiltzaileentzako lanpostuak 17ra murriztea agindu dute

Foru Gobernuak 30 lanpostu eskaintzea erabaki zuen, baina Nafarroako Auzitegiak 17ra murriztea agindu du. Azterketa larunbat honetarako dago aurreikusita.

Nafarroako suhiltzaileen protesta. Argazkia: EFE
Nafarroako suhiltzaileen protesta. Argazkia: EFE
Nafarroako suhiltzaileen protesta. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak suhiltzaileei zuzendutako lanpostu publikoak 30etik 17ra murrizteko agindua eman du.

Lan eskaintza publiko hau UPNren legegintzaldian onartu zen, 2015eko lehen hilabeteetan. Hamar lanpostu eskaintzea erabaki zuten, baina Nafarroako Gobernu berriak 30era igo zuen kopuru hori joan den irailean.

Hala ere, handik gutxira, Espainiako Gobernuak helegitea aurkeztu zuen UPNk deitutako lan eskaintza publikoaren aurka eta Nafarroako Gobernu berriak deitutako ere behin-behinean gelditzea eskatu zuen.

Foru Gobernuak helegitea aurkeztu zuen, baina Nafarroako Auzitegiak suhiltzaileentzako lanpostuak 17ra murrizteko agindua eman du. Lehendabiziko azterketa larunbat honetarako dago iragarrita.

Goizean, ebazpenaren berri izan aurretik, Maria Jose Beaumont Nafarroako Presidentziako kontseilariak UPNri eskatu dio lan eskaintza publikoaren kontrako salaketak erretira ditzala eskatu diezaiola Espainiako Gobernuari.

Beaumontek gaineratu du, epaileek LEPren kontra eginez gero, Nafarroako Gobernuak negoziatzen jarraitu beharko duela, aurreikusita zuen moduan jardutea galarazi dioten arren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Gaurko azken ordukoa Nafarroako Gobernua Lan-eskaintzak gaur Suhiltzaileak azken ordukoa