Gizartea -

Sexu-gehiegikeriak

San Viatorreko nagusiak dio Arregirena kasu bakarra dela

Pedro Maria Lahorak gutuna bidali die eskolako gurasoei lasaitasuna eskatzeko eta "orain susmagarririk ez dagoela" jakinarazteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Maria Lahora San Viator kongregazioko eliz-gizonen nagusiak gutuna bidali die eskolako gurasoei lasaitasuna eskatzeko, irakasle ohi bat haur-pornografia edukitzeagatik atxilotu zutelako. Irakasle horrena kasu "bakan bat eta apartekoa" dela azpimarratu du.

Jose Angel Arregi Erañak Soinketa, Gaztelera eta Erlijio eskolak eman zituen Basauriko, Arrasateko eta Gasteizko San Viator eskoletan. 2009ko abuztuan atxilotu zuten Txilen haur-pornografia edukitzea leporatuta. Gainera, bideo horietan euskal eskoletan egindako sexu-gehiegikeriak agertzen omen dira, 15 adin txikikoren kasuan hain zuzen ere.

San Viatorreko eliz-gizonen buruak gurasoei adierazi dienez, Arregiren kasua "bakana eta apartekoa" izan da, "pertsona bakar batena" eta ez zuten horren berri izan urriaren amaieran Poliziak ikerketa hasi zuen arte.

Arregiren atxiloketa "duela urte askoko gertakari batzuengatik" izan zela ekarri du gogora, eta "egun susmagarririk ez dagoela" azpimarratu.

Lahorak gurasoen konfiantza eskertu du, izan ere, azken egunotan babes mezu asko jaso omen ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea