Gizartea -

Jazoera

Gazte bat atxilotu dute Iruñean gizon bati eraso egitea leporatuta

18 urteko atxilotuak konorterik gabe utzi du biktima. Jazoera Labriteko Aldapan izan da, eta atxilotuari lesio-delitua egotzi diote.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak 18 urteko gazte bat atxilotu du Iruñean, 38 urteko gizonezko bati eraso egitea leporatuta. Biktimari hainbat zauri eragin dizkio, eta konorterik gabe utzi du, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.

Gertaera ostiral honetako 05:00ak aldera jazo da. Prebentziorako eta Herritarrak Artatzeko patruila bat Labriteko Aldapan zaintza-lana egiten zebilela, gazte batek beste gizonezko bati bi ukabilkada eman dizkiola ikusi egin du. Kolpeak jaso ostean, biktima zoruan botata geratu da, buruan beste kolpea jaso du, eta konorterik gabe geratu da.

Agenteak ikustean, ustezko erasotzaileak ihes egin du, Gaztelu Plazarako noranzkoan, baina Foruzaingoak bertan atxilotu du. Atxilotua 18 urteko gazte bat da, Txantreako auzokidea, eta lesio-delitua leporatu diote.

Litekeena da biktimak sudurra apurtuta izatea, eta hainbat hagin galdu izana. Erasoaren ostean, Iruñeko Ospitalera eraman dute.

Iruñeko Instrukziozko 2. Epaitegiak bere gain hartu ditu auziaren izapideak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Albisteak