Gizartea -

Eguraldia

Haize-boladengatiko alerta, astelehen eta asteartean ere indarrean

Haize-ufadek eragindako ohartarazpen hori olatuen eraginez gaurko ezarrita dagoen abisu horiari gaineratu behar zaio.

Agentziak 1 Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak bihar eta etzirako abisu horia aktibatuko du haize-ufada handiengatik. Abisu horia dagoeneko indarrean dagoen alerta laranjari gaineratu behar zaio 4 eta 6 metro bitarteko olatuengatik.

Haizeagatiko abisu horia 00:00etatik 09:00ak arte egongo da indarrean bihar, baita 21:00etatik astearteko 09:00ak arte ere. 100 kilometro ordu baino gehiagoko indarra izango duen hego-ekialdeko haizea egotea espero da haizeguneetan; haizeguneak ez diren tokietan, berriz, haize-boladak 70-80 km/h ingurukoak izango dira, bereziki Bizkaian eta Araban.

Haize-ufadek eragindako ohartarazpen hori 4 eta 5 metroko olatuen eraginez gaurko ezarrita dagoen abisu horiari gaineratu behar zaio. Abisu hori alerta laranja izatera pasako da asteartean, olatuak 6 metrokoak izate aurreikusten baita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE albisteak Denboraleak Eguraldia argazkiak Gizartea bideoak Albisteak