Gizartea -
Eguraldiaren aurreikuspena
Jaurlaritzak alerta laranja ezarri du olatuengatik astelehenerako
Larunbat gauean tenperaturak behera egiten hasiko dira, eta euria eta haizeteak egongo dira.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du astelehenerako euskal kostaldean, denborale handi batek 7 metro arteko olatuak eragingo baititu.
Alerta astelehen eguerditik gauerdira izango da indarrean. Gainera, abisu horia izango da goizaldean.
Hurrengo egunetan, ekaitz sakonak eratuko dira Atlantikoan, eta, ondorioz, denborale batek EAEko kostaldea astinduko du.
Larunbatean, olatuak 3 metrokoak izango dira, eta igandean 4-5 metrora igoko dira. Horregatik, igandean abisu horia ezarriko dute.
Astelehenean, olatuak 7 metrokoak izango dira, eta baliteke altuagoak ere izatea asteartean. Dena dela, egun hori urrun dagoenez, oraindik goiz da norainokoak izango diren aurreikusteko.
Larunbatean, abisu horia haizeagatik
Bestalde, Euskalmeten aranera, larunbat arratsaldean, eta batik bat gauean, hego haizeak indartsu joko du (100 km/h babes gabeko lekuetan, eta 70-80 km/h gainerakoetan).
Horregatik, Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du egun horretan, eta inauterietara begira zuhurtzia eskatu du.
Igandean, haizea ahuldu egingo da, baina berriz ere indartuko da astelehenean mendiguneetan.
Denboraleak euriteak ere ekarriko ditu, eta tenperaturek behera egingo dute, bereziki larunbateko azken orduetatik aurrera.
Igande arratsaldean, elur kota 900-1.000 metrora jaitsiko da, eta hainbat lekutan are beherago jar liteke. Euriteekin batera, ekaitzak eta txingorra ere bota lezake.