Gizartea -

Lan eskaintza publikoa

Nafarroako Hezkuntzako LEPa airean, Estatuaren helegitearen ondotik

Mendoza Hezkuntza kontseilariak adierazi duenez, UPNren lan 'kaskarrak' lanpostu berriei eragin diezaieke.

Jose Luis Mendoza Nafarroako Hezkuntza kontseilaria. Artxiboko irudia: EFE
Jose Luis Mendoza Nafarroako Hezkuntza kontseilaria. Artxiboko irudia: EFE
Jose Luis Mendoza Nafarroako Hezkuntza kontseilaria. Artxiboko irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Abokatutzak UPNren Gobernuak egindako Lan Eskaintza Publikoaren (LEP) kontra jarritako helegiteak eragina izan dezake Foru Gobernuak bihar onartu asmo duen Hezkuntzako Lan Eskaintza Publikoan. Nafarroako Foru Gobernuko Hezkuntza Sailak gaur onartu duenez, UPNren lan "kaskarrak" lanpostu berriei eragin diezaieke.

Hala iragarri du Jose Luis Mendoza Nafarroako Hezkuntza kontseilariak gaur goizean kazetariekin egin duen gosarian. Estatuko Abokatutzak epaitegietara jo du Nafarroako Gobernuak 2015ean Osasunbidean, Hezkuntzan eta Larrialdietako Nafarroako Agentzian egindako Lan Eskaintza Publikoaren kontra, epez kanpo egindakoa zela argudiatuta. Mendozaren esanetan, UPNren kudeaketa txarraren ondorio izan da.

Hezkuntza kontseilariak azaldu duenez, Uxue Barkosen Gobernu berriak onartu behar zituen 320 irakasle lanpostuetatik 134 Espainiako Gobernuak auzi bidean jarri duen 2015eko Lan Eskaintza Publikoko deialdi horretatik datoz.

Gaur estatu espainiarraren erabakiaren berri izan ondotik, helegite horrek Hezkuntzako Lan Eskaintza Publikoari nola eragiten dion aztertu beharko du gaur-biharretan Nafarroako Gobernuak. "Ezin gara LEParen deialdia egitera arriskatu, baldin eta horren kontra helegitea aurkeztu behar badute", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea bideoak Albisteak Nafarroako Gobernua