Gizartea -

Minbiziaren nazioarteko eguna

Espainiarren herenak minbizia izango du bizitzako momenturen batean

Igoera hori populazioaren zahartzeari eta ingurugiroari lotutako faktoreei leporatu diote adituek.

Ikerkuntza ezinbestekoa izango da. Argazkia: EiTB
Ikerkuntza ezinbestekoa izango da. Argazkia: EiTB
Ikerkuntza ezinbestekoa izango da. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiarren herenak minbizia izango du bizitzako momenturen batean. SEOM Onkologiako Espainiako Elkarteak egindako aurreikuspenen arabera, 2020rako 246.713 minbizia kasu berri izango dira, 2012an baino % 12,6 gehiago.

Miguel Martin SEOMeko presidenteak prentsaurrekoa eskaini du gaur, otsailaren 4an izango den Minbiziaren Nazioarteko Egunaren harira. Azaldu duenez, minbizia kasuen igoera hori populazioaren zahartzeagatik eta ingurugiroari lotutako faktoreengatik ari da gertatzen, batez ere.

2012an 215.534 minbizia kasu zeuden (65 urtetik gorakoak gehienak) eta 2020rako, ostera, 246.713 kasu espero dira (148.998 gizon eta 97.715 emakume).

Minbizien artean kolonekoak eta ondestekoak dira ohikoenak (% 39,2) eta gizonei zein emakumeei eragiten die. Gizonen artean, prostatakoa da ohikoena, biriketakoaren aurretik (% 16,94) eta emakumeen artean, ostera, bularreko minbizia da ugariena (% 27,65), heste lodikoaren (% 14,92) aurretik.

Martinen esanetan, minbizia duten gaixoen % 60-65 sendatu egiten dira. Biriketako minbizia ei da "hilgarriena" eta bularreko minbizia kasuetan, berriz, sendatze tasa % 80koa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Minbizia bideoak Gizartea albisteak Eguneko albisteak