Gizartea -

Urdaibain

Urdaibaiko Guggenheim Museoari babesa eman dio New Yorkek

"XXI. mendeko lehen museo garrantzitsua izango da", Salomon R. Guggenheim Fundazioko zuzendariaren hitzetan. Bilboko zuzendariaren arabera, ez dute eredua errepikatuko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Richard Amstromg Salomon R. Guggenheim Fundazioko zuzendariak Urdaibaiko proiektuari babesa eman dio; izan ere, "XXI. mendeko lehen museo garrantzitsua izango" dela adierazi du.

Urdaibaiko erretserban Guggenheim Museoa egiteko hausnarketa jardunaldietan (PPk antolatutakoak) parte hartu du Amstrongek Bilbon.

Urdaibai bezalako proiektuekin "arriskatu" behar direla esan du Amstrongek: "berrikuntza eredu berri bat izango litzateke; bere garaian Bilbokoa eredutzat jo zuten bezala".

Dena den, Bilbokoaren "osagarri" izateko asmoa duen museo ezberdina izango litzatekeela azpimarratu du. Horren harira, "eraikin ikonikoa" ez dela izango gaineratu du. "XXI. mendeko lehen museo garrantzitsua iruditzen zaigu", azaldu du.

Bestalde, Juan Ignacio Vidarte Bilboko Guggenheim Museoko zuzendariarentzat, "ez dugu bigarren Guggenheim bat sortuko Urdaibain, ez luke zentzurik eta akats bat izango litzate". "Bilbokoaren arrakasta lortu nahi dute, baina horren eredua errepikatu gabe, Vidarteren hitzetan.

Hori dela eta, arkitektura aldetik ez dute ikono bat sortuko (Bilbokoan bezala), paisaiari garrantzia emango diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea