Gizartea -

Errekorra

Euskadik hiru milioi turista baino gehiago hartu zituen 2015ean

2.774.420 bisitarik hoteletan eta landetxetan hartu zuten ostatu iaz, 2014an baino % 8,8 gehiago. Gainera, beste 229.928 turistek kanpalekuetan eta etxebizitzatan egin zuten egonaldia.

Turista talde bat Donostian. Artxiboko irudia: EiTB
Turista talde bat Donostian. Artxiboko irudia: EiTB
Turista talde bat Donostian. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru milioi turista baino gehiagok Euskadi bisitatu zuten iaz. Ondorioz, 2015eko zenbakiek markak hautsi dituzte.

Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunerako Sailak gaur jakitera eman duenez, 2.774.420 bisitarik EAEko hoteletan eta landetxetan hartu zuten ostatu iaz, 2014an baino % 8,8 gehiago.

Gainera, azarora arte beste 229.928 turistek kanpalekuetan eta etxebizitzatan eman zituzten gauak. Guztira, 3.004.348 bisitari jaso zituen EAEk.

Arantxa Tapiak zuzendutako Sailak goraipatu duenez, “Euskadiko toki turistiko guztietan historiako daturik onenak izan dituzte” iaz.

Hotelak

Eustatek gaur zabaldutako datuen arabera, 2014an baino % 8,8 bidaiari gehiago hartu zituzten hotelek iaz: % 6,8 gehiago Araban, % 8,6 Gipuzkoan eta % 9,5 Bizkaian.

5.041.338 gau igaro zituzten turistek, hau da, % 8,2 gora egin zuten. Gipuzkoak bereziki egin zuen gora (% 9,4), ondoren Bizkaiak (% 8,3) eta Arabak (% 4,9).

Batez besteko egonaldiak pixka bat behera egin du 2014ko datuekin alderatuta; izan ere, 1,92 egunetik 1,91 egunera pasa da, baina okupazioak gora egin zuen % 46,4tik % 49,8ra.

Turismo-baserriak

Nekazaritza-turismoko etxeei dagokienez, 137.035 turistek hartu zuten ostatu baserrietan, 2014an baino % 8,9 gehiago. Bestalde, 356.476 gau igaro zituzten bidaiariek, hau da, % 9,2 gora egin zuten.

Bidaiarien kopuruak gora egin zuen hiru lurraldeetan: % 10,5 Araban, % 10,1 Bizkaian eta % 7,8 Gipuzkoan. Era berean, igarotako gauek ere gora egin zuten, % 17,4 Araban, % 9,4 Bizkaian eta % 7 Gipuzkoan.

Turista bakoitzeko batez besteko egonaldia bere horretan mantendu zen, 2015ean (2,60 egun), baina okupazioak gora egin zuen % 23,3tik % 25,1era.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Gipuzkoa Arabako berriak Turismoa Euskadi berriak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak