Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Emaztea ia egunero jotzen zuen gizonezkoa atxilotu dute, Bilbon

Antza, gizonezkoak sarritan jotzen zuen bere bikotea. Emakumearen bertsioaren arabera, salaketarik ez du inoiz aurkeztu, beldurra dela eta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

30 urteko gizonezko bat atxilotu du bart Ertzaintzak Bilboko San Inaio auzoan, ustez bere emaztea jo eta mehatxatzeagatik. Emakumea "erabat ikaratuta" zegoela azaldu du gaur Herrizaingo Sailak ohar batean. Biktima ospitaleratu behar izan zuten.

Antza, gizonezkoak sarritan jotzen zuen bere bikotea. Emakumearen bertsioaren arabera, salaketarik ez du inoiz aurkeztu, beldurra dela eta.

Ertzaintzaren agenteak familiaren etxera joan ziren deia jaso zutenean, Bilboko San Inazio auzoan. Emakumeak azaldu zuzenez, gizonezkoak txalo bat eman zion minutu batzuk lehenago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea