Gizartea -
Oroimen historikoa
CNTko miliziano baten gorpuzkiak lurpetik atera dituzte Larrabetzun
Hil honetan Urkulumendin lurpetik ateratzen duten bigarren gorpuzkia da.
Agentziak | Erredakzioa
Aranzadi Zientzia Elkarteko teknikariek Gerra Zibileko borrokalari baten gorpuzkia atera dute lupetik gaur goizean Larrabetzun. Ateratako hondarrak Ramón Portilla Acedo milizianoari dagozkio, CNTko "Celta" batailoian aritutakoa.
Lurpetik ateratzeko lanak ikustera joan da Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari Monika Hernando. Berarekin batera egon dira milizianoaren familiartekoak, baita Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburua ere.
Sailburuak adierazi du gaur egindako bezalako jarduerek "oroimena berrezartzeko eta frankismo garaiko biktimei dagokien ordaina emateko euskal gizarteak duen nahia" erakusten dutela.
Erkorekak bertan gogoratu nahi izan du NBE erakundearen agindua, hau da, gatazka biolentoak egon diren lekuetan izandako biktimen justizia, oroimena eta ordaina sustatzekoa. Adierazi duenez, Gerra Zibila amaitu eta 80 urtera "justizia egitea zaila da, baina oroimena eta ordaina posible dira, nahiz eta urte luzez ukatu nahi izan duten".
La de hoy es la segunda exhumación que se realiza este mes en el monte Urkullu (364 m), situado a caballo entre los municipios vizcaínos de Gamiz-Fika, Morga y Larrabetzu, un lugar en el que hubo combates en junio de 1937 durante la ofensiva llevada a cabo por las tropas franquistas contra el llamado Cinturón de Hierro, que protegía Bilbao.
Hil honetan Gamiz-Fika, Morga eta Larrabetzu artean dagoen Urkullu mendian (364 m) lurpetik ateratzen duten bigarren gorpuzkia da gaurkoa. 1937. urtean, gudaroste frankistek Bilbo babesten zuen Burdin Harresiaren aurkako borrokak egon ziren bertan.