Gizartea -

Gipuzkoa

Aritz Aranburuk irekiko du sagardotegi denboraldia, hilaren 13an

Ekitaldia Hernaniko Zelaia sagardotegian egingo dute. Bertan oihukatuko du surflariak "Gure sagardo berria" aldarria.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aritz Aranburu nazioartean oihartzun handiena duen surflariak irekiko du, hilaren 13an, Gipuzkoako sagardotegi denboraldia.

Txotx irekieraren ekitaldi tradizionala Hernaniko Zelaia sagardotegian egingo dute, Martindegi auzoan. Bertan, salda berria dastatzen lehena izango da Aranburu.

Aldez aurretik, Zarautzeko kirolariak sagarrondo bat landatuko du Astigarragako Sagardoetxean. Gainera, bertan, ekoizleek uztako datuak emango dituzte.

MAM-eko argazkia: aritz-aranburu_

Aritz Aranburu surflaria. EiTB

Ondoren, Zelaia sagardotegian, txalapartaren soinua eta "Sagar dantza" eta "Soka dantza" dantzek lagunduta, Aranburu lehen kupelara joango da, eta "Gure sagardo berria" oihuarekin emango dio irekiera denboraldiari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Hernani argazkiak EAE Aritz Aranburu argazkiak Astigarraga Eguneko albisteak